Albisteak https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Sat, 22 Jan 2022 17:37:37 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) Araba Encounter 08 borobila, parte-hartzaile, boluntario, babesle eta antolatzaileen elkarlanari esker https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1632-araba-encounter-08-borobila-parte-hartzaile-boluntario-babesle-eta-antolatzaileen-elkarlanari-esker.html https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1632-araba-encounter-08-borobila-parte-hartzaile-boluntario-babesle-eta-antolatzaileen-elkarlanari-esker.html

• Online gauzatutako topaketa teknologikoaren zortzigarren edizioa gaur amaitu da 15:00etan, jardueraz beteriko hiru jardunaldiren ostean. Antolatutako 52 jarduerak aurreikusi bezala burutu dira, eta hitzordua baliagarria izan da teknologia-zaleek elkarrekin ondo pasatu eta ikasteko.

• Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bilkurarekin bat egin duten 340 lagunei, Encounter topaketei leial jarraitzen baitute nahiz eta online formatuan izan.

• Adimen artifiziala, ziurtagiri digitalak, zibersegurtasuna edo bideo-jokoak bezalako gai anitzak jorratu dituzte hainbat adituk 16 hitzaldi eta tailerretan, Internet bidez eta publiko orokorrarentzat zabalik. Prestakuntza-saioak eskuragai daude Euskal Encounterren Youtubeko kalanean.

• Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sun, 16 May 2021 13:52:04 +0000
Prestakuntza eta berrikuntza aldarrikatzen dituzte adituek ziberdelinkuentziaren arriskuei aurre egiteko https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1630-prestakuntza-eta-berrikuntza-aldarrikatzen-dituzte-adituek-ziberdelinkuentziaren-arriskuei-aurre-egiteko.html https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1630-prestakuntza-eta-berrikuntza-aldarrikatzen-dituzte-adituek-ziberdelinkuentziaren-arriskuei-aurre-egiteko.html

  • Araba Encounterren eskainitako hainbat hitzalditan hiritarrak babesteari buruz mintzatu dira, iruzurrean oinarritutako delitugintza-industriaren aurrean.
  • EuskalHack elkarteko Roberto Casadok teknologia berrien bitartez gauzatzen diren engainu-saiakera ugarien aurrean erne egotearen garrantziaz ohartarazi du.
  • Aiara Valley enpresako Venan Llona internet bidezko identifikazio sistemen hazkundeaz mintzatu da, eta jakinarazi du administrazio publikoek tramiteetan gero eta gehiago eskatzen dituztela ziurtagiri elektronikoak.
  • Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.
]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 15 May 2021 13:30:18 +0000
Teknologia berrien zaleek Araba Encounterreko plaza guztiak hartu dituzte eta 52 ekintzaz gozatuko dute igandera arte https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1624-teknologia-berrien-zaleek-araba-encounterreko-plaza-guztiak-hartu-dituzte-eta-52-ekintzaz-gozatuko-dute-igandera-arte.html https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1624-teknologia-berrien-zaleek-araba-encounterreko-plaza-guztiak-hartu-dituzte-eta-52-ekintzaz-gozatuko-dute-igandera-arte.html

  • Encounter festa teknologikoen zaleek ez diete topaketa birtualei hutsik egin: hitzordu presentzialak iritsi artean, bete egin dituzte Araba Encounterreko 340 plazak.
  • Abian da bilkura: hitzaldi eta prestakuntza-tailerrak, jokoak, nahiz sormen digital, software libre, hardware eta bideo-joko lehiaketak izango dira datozen egunotan
  • Party teknologiko birtualak COVIDak eragindako isolamenduari aurre egiteko tresna baliagarriak direla azpimarratu dute Araba Encounterren inaugurazioan hitza hartu duten agintariek

  

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Fri, 14 May 2021 13:31:31 +0000
Zibersegurtasuna, adimen artifiziala, bideo-jokoak eta ziurtagiri digitalak, Araba Encounter 08ko hitzaldien ardatz nagusiak https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1622-zibersegurtasuna-adimen-artifiziala-bideo-jokoak-eta-ziurtagiri-digitalak-araba-encounter-08ko-hitzaldien-ardatz-nagusiak.html https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1622-zibersegurtasuna-adimen-artifiziala-bideo-jokoak-eta-ziurtagiri-digitalak-araba-encounter-08ko-hitzaldien-ardatz-nagusiak.html

  • Bihartik igandera bitartean online egingo den topaketa teknologiko honen zortzigarren edizioak lanparty-an parte hartzeko eskubidea ematen duten 340 plaza birtual izango ditu. Gainera, prestakuntza-hitzaldi guztiak doan ikusi ahal izango dituzte interesdun guztiek
  • Araba Encounterren egitarauaren barruan, 52 jarduera daude: prestakuntza-hitzaldiak eta arte digital, software libre, hardware zein bideo-joko arloetako lehiaketak, besteak beste
  • Antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan jarritako kontrolgunetik koordinatuko ditu jarduera guztiak
  • Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez]]> press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Thu, 13 May 2021 09:55:23 +0000 Araba Encounterrek datak aldatu eta online formatuaren alde apustu egin du, 340 plaza birtual eskainiz https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1616-araba-encounterrek-datak-aldatu-eta-online-formatuaren-alde-apustu-egin-du-340-plaza-birtual-eskainiz.html https://ae08.arabaencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1616-araba-encounterrek-datak-aldatu-eta-online-formatuaren-alde-apustu-egin-du-340-plaza-birtual-eskainiz.html

    • Ekimen teknologiko honen zortzigarren edizioa datorren maiatzaren 14 eta 16 bitartean egingo da. Data aldaketa egin dute, aurreko bilkurak abenduan egin baitira.
    • Segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, topaketak online formatuari eutsiko dio: 340 plaza ditu eta jarduera guztiak birtualki egingo dira. Parte-hartzaileak euren etxeetan egongo dira, eta antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan ezarritako kontrolgunetik koordinatuko ditu jarduera guztiak.
    • Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.]]> press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Mon, 10 May 2021 05:49:40 +0000