Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.
- Argazki-istorioa
- Zeraren istorioa...
- Fast comic
- Zinema-triviala
Argazki-istorioa
Gutxienez 3 argazki eta gehienez 10 erabilita istorio bat kontatzean datza. Ezingo diozu testurik erantsi; bai, ordea, izenburu bat. Argazkien bidez kontatu beharko duzu istorioa. Garrantzitsua: Zuk ateratako argazkiak izan behar dute; ezingo da erabili Internetetik hartutakorik, memerik, edo marrazkirik.
Zeraren istorioa...
Bilatu objektu bat zerbait sentiarazten dizuna, edo atentzioa ematen dizuna, edo bitxia iruditzen zaizuna. Atera iezaiozu argazki bat, eta konta iezaguzu zer istorio asmatu duen zure buruak objektu hori abiapuntu hartuta.
Fast comic
Encounterra hasitakoan, gai bat proposatuko dizugu. Gai horrekin lotutako komiki labur bat egingo duzu?

Zinema-triviala
Badakizu zertaz ari garen. Zinema-trivialari buelta gehiago ematen ari gara, eta aldatu egiten dugu Encounter bakoitzean. Beraz, ez hutsik egin edizio honetan. Zatoz gurekin, eta erakutsi zenbat dakizun zinemari buruz, modurik bitxienean.