Hitzaldiak eta Tailerrak

OpenGunean online emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 YouTube Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak

 [Eduki hau ikusteko derrigorrezkoa da cookieak onartzea eta web orria berkargatzea]

 

HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*

 

Ostirala, maiatzak 14

11:00 - 11:45 Datuaren kudeaketa, datuak eskuratzeko urruneko sistematik barne-erregaien motorren arloan produktua eta zerbitzua hobetzeko erabakiak hartu arte

12:00 - 12:45 Selenium & Cypress – Lagunak

13:00 - 13:45 Steam proiektuak, programatzen ikastea

16:30 - 17:15 Diru-sarrerak sortzeko alternatiba praktikoak cookieen erregulazioagatik

17:30 - 18:15 Ikas ezazu aurpegia ezagutzeko sistema propioa sortzen, 80 euro baino gutxiago ordainduta. Dummientzako tutoriala 

19:00 - 19:45 Produktu digitalen diseinua eta garapena, etorkizuneko lanbidea

Larunbata, maiatzak 15

11:00 - 11:45 Ziurtagiri digitalak, sinadura elektronikoa eta autentifikazioa

12:00 - 12:45 Adimen artifiziala beso robotikoei aplikatuta

13:00 - 13:45 Nola bildu sentsoreen datuak hodeian Arduino Explore IoT-rekin

16:30 - 17:15 IoT eta Adimen artifiziala, eraldaketa digitala industriaren energia-esparruan

17:30 - 18:15 Erabiltzaileentzako mehatxuak, pong-etik hasi eta flubox-eraino 

19:00 - 19:45 Bideo-jokoaren bidaia. Ideiatik jokalarira

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Datuaren kudeaketa, datuak eskuratzeko urruneko sistematik barne-erregaien motorren arloan produktua eta zerbitzua hobetzeko erabakiak hartu arte 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Angel Lopez Martinez

EnpresaSiemens Engine Business I+D

Hitzaldiaren deskribapena

Siemens Engine Business I+Dk emango du hitzaldia. Big dataren inguruko sarrera analitiko bat egingo du, enpresako profesional guztiei zuzendua, bai eta analitikan esperientziarik ez dutenei ere. Beharretan oinarrituta analisiaren helburua zein den eta azken bi urteetan garapenaren une garrantzitsuak nola bete diren erakutsiko da, betiere SEB I+Dren eskutik. Motor-flotak etengabe eskuratzen dituen datuetatik abiatuko da azalpena, eta analisi-prozesuko faseetatik igaroko (posprozesatua, programazioa eta analisi estatistikoa). Amaitzeko, funtsezko erabakiak hartzeko prozesua azalduko da, zeinek bi helburu baitituzte: zerbitzua hobetzea eta produktua hobetzea.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko orokorra eta Business Intelligencean eta datuan oinarrituta erabakiak hartzean interesatuta dauden profesionalak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniaritzan doktorea da (UPV/EHU). 10 urtetik gorako ibilbide profesionala du, eta Siemens Engine Businessen ikerketa- eta garapen-proiektuak lantzen aritu da gehien bat; azken bi urteetan analisi prediktiboan eta aktiboen errendimenduan zentratu da. 

Webhttps://www.siemens-energy.com/

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 11:00 - 11:45 

Gora itzuli ^

Selenium & Cypress – Lagunak 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Igor Recio

EnpresaGlobe Testing

Hitzaldiaren deskribapena

SW probak automatizatzeko garaian, bi tresnak arerio gisa ikusten ditugu toki askotan. Aurkezpen honetan, elkarren osagarri izan daitezkeela eta elkarrekin harmonian bizi daitezkeela azaldu nahi dugu. Testuinguruaren arabera, egokiagoa izan daiteke bata ala bestea, baina ez dute zertan elkar baztertu. Azken batean, elkarrekin indartsuago gara!

Zer publikori dago zuzendua?

Garatzaileak, testerrak eta QAn eta garapenean interesa duten pertsonak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Senior consultanta naiz Globe Testingen. Esperientzia izan dut Seleniumen, Appiumen, UFTn eta Cypressen. Automatizazio industrialean aritu nintzen garai batean, eta, gero, robotikan; baina beti erakarri izan naute garapenak eta ITaren munduak.

Webwww.globetesting.com

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 12:00 - 12:45 

Gora itzuli ^

Steam proiektuak, programatzen ikastea 

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena

Make Code Arcaderi buruzko lantegian plataforma-joko retro bat sortzeko oinarriak azalduko dira, programazioan oinarrituta. Microsoftek sortutako joko-ingurune bat nola erabili azalduko da, modu erraz eta dibertigarrian. Gero modu birtualean jolastu daiteke, edo makina retro bateragarri batean integratu.

Zer publikori dago zuzendua?

Irakasleak, Irakasle Eskolako ikasleak eta STEAM ikasketan eta programazioko lehenengo urratsetan trebatzeko interesa duten familiak.

Webhttps://camptecnologico.com/

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 13:00 - 13:45 

 

Gora itzuli ^

Diru-sarrerak sortzeko alternatiba praktikoak cookieen erregulazioagatik 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iván Moreno Fernandez de Leceta

EnpresaKaibot-Kai Marketing Lab

Hitzaldiaren deskribapena

Negoziorako eta aisialdirako aplikazioek diru-sarrerak sortzeko eskaintzen dituzten moduak aztertuko ditugu.

Hasteko, publizitateak cookierik gabeko mundu batean (2022) duen etorkizunari buruzko Googleko insights batzuekin hasiko gara, eta aplikazio mugikorrek diru-sarrerak sortzeko dituzten aukerak eta berehalako etorkizun horrek nola eragingo digun aztertuko dugu.

Googlek ezarriko duen privacy sandboxari eta Floc berriari buruzko azalpen batzuk emango ditugu.

Bukatzeko, gabezia horiek hiru modutan (datuak anonimo bihurtuta, cookierik gabe trackeatuta eta erabiltzaileen pribatutasuna bermatuta) konpontzen lagundu diezagukeen open source sistema bat erakutsiko dugu.

Hitzaldiaren programa:

  • Nola iritsi garen honaino.
  • Pribatutasuna eta monopolioa? Publizitatearen etorkizuna cookierik gabeko mundu batean. Pribatutasunarekin erlazionatutako aukerak. Negoziorako app-ak.
  • Negozioa eta aisialdia. Gaur egun diru-sarrerak sortzeko eta fidelizatzeko moduak (El Corte Inglés)
  • Privacy sandbox eta FLoC
  • Gaur egungo aukerak
  • Galde-erantzunak

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko orokorra eta cookieen erregulazio berria dela-eta app-etan diru-sarrerak sortzeko aukera berrien bila ari diren profesionalak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Google partnerra 2016tik, CEOa eta KaiBOTeko garatzailea.

16 urte nituela egin nuen nire lehenengo publizitate-kanpaina: iragarki batzuk egin nituen tokiko gimnasio baterako. Ordudanik gelditu gabe aritu naiz nire bezeroek gehiago saltzeko modu eraginkorrenaren bila. Bilaketa horretan, mota askotako tresnak erabiltzen, xehetasunei behatzen, emaitzak aztertzen eta erabakiak ahalik eta bizkorrena hartzen ikasi dut. Nire lana oso gustuko dudala ohartu naiz, nire burua harritzeko gaitasuna etengabea delako, eta esperientzia pertsonal eta profesional ederrak ematen dizkidalako.

“Ideia onenak txisteen antzera etortzen dira. Zure pentsamenduak ahalik eta dibertigarrienak izan daitezela”

Webhttps://www.kaimarketingdigital.com/

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 16:30 - 17:15 

Gora itzuli ^

Ikas ezazu aurpegia ezagutzeko sistema propioa sortzen, 80 euro baino gutxiago ordainduta. Dummientzako tutoriala  

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo

EnpresaVicomtech

Hitzaldiaren deskribapena

Aurpegi-ezagutzea nahiko teknika ezaguna da adimen artifizialaren munduan. Hasiera batean, oso teknika zaila dirudi, arkitektura neuronal nahiko konplexua duelako eta batzuetan konputu-lan handia eskatzen duten sistemekin lotzen delako.

Galdera zera da: adimen artifizialeko sare horien zirrikitu guztiak ezagutu behar ditugu eta sistema garestiak erosi? Ez. 80 euro baino gutxiago ordainduta, aurpegia ezagutzeko sistema bat jar dezakegu, zenbait pertsonaren nortasuna egiazta dezakeena. Nahikoa dugu kontzeptu tekniko batzuk jakitea:

  • Programazioko nozio txiki batzuk (oso oinarrizkoak) (Python).
  • Identifikazio-bektorea zer den ulertzea (gure aurpegiaren NANa).
  • Nola egiten den egiaztapen-prozesua.

Azkenik, baliabide apaleko sistema bat erosi; adibidez, Raspberry PI 3B bat (50 euro) + webcam bat (30 euro).

 

Animatzen zarete proba egitera?

Ez dago hardwarea erosi beharrik sistema muntatzeko; kode berak balioko du PCetarako eta webcam baterako ere.

Zer publikori dago zuzendua?

Tailer hau adimen artifizialean (AA) eta ikusmen artifizialean interesa duen pertsona orori zuzendua dago. Batez ere, benetako proiektu batean AA probatzeko interesa eta gogoa duten pertsonentzat da. Hitzaldi/tailer honen bidez, ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da aurpegi-ezagutzea. Vicomtech-ek jendea animatu nahi du erabat funtzionala eta kostu txikikoa den ezagutzaile bat muntatzen ikasi eta ondo pasa dezan.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry Pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, emozioen analisia, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.

Webhttp://www.vicomtech.org/

Twitter: https://twitter.com/uelordi_naiz

Linkedin: https://es.linkedin.com/in/unai-elordi-hidalgo-65439654

Unai Elordiren web orri pertsonala: www.uelordi.com

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 17:30 - 18:15 

Gora itzuli ^

Produktu digitalen diseinua eta garapena, etorkizuneko lanbidea 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Edorta Ramírez

EnpresaLIN3S

Hitzaldiaren deskribapena

Sektore digitalak hazkunde konstantea izan du azken hamarkadan, baina 2020ko gertaerek argi utzi zuten aukeraz betetako bide luze bat dagoela egiteko oraindik. Pandemiarekin argi geratu da produktu eta zerbitzu asko digitalizatzeko beharra dagoela oraindik, bai gauza sinpleetan (esate baterako, erosketa online egitea), bai lan konplexuagoetan (adibidez, bankuko izapideak egitea). Hitzaldi honetan ikusiko ditugun profilak, zalantzarik gabe, beharrezkoak izango dira, baldin eta teknologiara gero eta lotuago egongo den gizarte bat eraiki nahi badugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko orokorra eta produktu digitalen diseinuan eta garapenean interesatuta dauden pertsonak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Edorta Ramírez, UX/UI designerra LIN3Sn

Edorta diseinatzaile grafikoa da, produktu digitalen diseinuan espezializatua, eta 10 urtetik gorako esperientzia du eremu horretan. Denbora horretan, enpresa handientzat egin du lan, besteak beste: Guggenheim Bilbao, Euskaltel, Kutxabank, Vitaldent... Lan-jarduera hori prestakuntzarekin osatu du Edortak, UXER School, MIDE, Enpresa Digitala eta beste prestakuntza-espazio batzuekin aritu baita lanean.

Web:

https://edortaramirez.com/
https://lin3s.com/

Ordutegia: Ostirala, maiatzak 14, 19:00 - 19:45 

Gora itzuli ^

Ziurtagiri digitalak, sinadura elektronikoa eta autentifikazioa 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Venan Llona

EnpresaAiara Valley

Hitzaldiaren deskribapena

Enpresaren munduan, urte asko dira administrazioekiko harremanetan ziurtagiri elektronikoak erabiltzen ditugula. Identifikatzeko (autentikazioa) eta objektu elektronikoak sinatzeko sistemak biztanleriara zabaldu dira, eta herritar arruntarentzat jada beharrezkoa da haietakoren bat izatea administrazioarekin izapideak egin ahal izateko.

Hitzaldian, ziurtagiri-motei eta haien euskarriei (txartel kriptografikoa, USBa, software-ziurtagiria, hodeiko ziurtagiria, ziurtagiri mugikorra...) eta, halaber, ziurtagirien igorleei (DNIe, Izenpe, FNMT, BakQ, Cl@ave, Camerfirma, ACA...) eta haien eskakizunei buruz hitz egingo dugu, eta nola eta non lortu, EAEko edozein pertsonak izapide arruntetan (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, Espainiako Gobernua, Gizarte Segurantza, DGT...) nola erabili behar dituen eta bestelako alderdi batzuk azalduko ditugu.

Lehen konfigurazio konplexu bat eta hardware espezifikoa (txartel-irakurgailuak) behar ziren izapide horiek egiteko. Ikusiko dugunez, gaur egun, gure mugikorretik, tabletatik eta edozein ordenagailutatik erabil ditzakegu.

Haiei esker, administrazioaren aurrean identifikatzeaz gainera (fisikoki funtzionario baten aurrean egongo bagina bezala), jakinarazpenak, jaso izanaren adierazpenak eta bestelako dokumentuak (PDFak, bulegotika, irudiak, faktura elektronikoak...) sinatu ahal izango ditugu.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Venan Llona Coach Digital da Aiara Valleyn, Menagarain, Arabako Berrikuntza eta Teknologia Gunean. Ohiko kolaboratzailea, hizlaria eta trebatzailea da SPRIren (Eusko Jaurlaritzaren)  Enpresa Digitala eta Barnetegi teknologikoak ekimenetan 2009tik. Aditua da teknologian, Interneten, sare sozialetan, enpresa eta erakundeetako aplikazio praktikoetan, konpetentzia digital profesionaletan (Ikanos-Digcomp)5SDigitaletan eta segurtasun informatikoan /zibersegurtasunean.

@vllona

Webhttps://aiaravalley.com/

@AiaraValley

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 11:00 - 11:45 

Gora itzuli ^

Adimen artifiziala beso robotikoei aplikatuta 

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena

Dobot+AArekiko kamera. Dobot Magician industrian erabiltzen diren beso robotikoen antzekoa da, eta 4.0 Industriaren munduan murgilarazten gaitu. Nola funtzionatzen duen ikusiko duzue bideotutorial honetan, eta, halaber, AAko prozesadore batekiko kamera batekin, prozesu industrial bat simulatuz, nola identifika ditzakeen manipulatu beharreko objektuak, koordenatu finko batzuk izan beharrik gabe.

Zer publikori dago zuzendua?

LHko eta unibertsitateko irakasleak, Ingeniaritzako ikasleak eta AAko sistemak robotekiko prozesuetan integratzeko moduen inguruan ikasi nahi duten pertsonak.

Webhttps://camptecnologico.com/

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 12:00 - 12:45 

Gora itzuli ^

Nola bildu sentsoreen datuak hodeian Arduino Explore IoT-rekin 

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena

Pertsona eta objektu konektatuen mundurako sarrera da Arduino Explore IoT Kit. Modu erraz batean irakatsiko dira Gauzen Interneteko funtsezko kontzeptuak. Tenperatura, hezetasuna eta presio atmosferikoa hartuko dira Arduino WiFi 1010 plakarekin eta shield MKR IoT Carrierreko sentsoreekin, eta hodeira igoko dira datuak.

Zer publikori dago zuzendua?

Bigarren Hezkuntzako, LHko eta unibertsitateko irakasleak eta Ingeniaritzako ikasleak. IOTko lehenengo proiektu bat nola egin azalduko da urratsez urrats bideoan.

Webhttps://camptecnologico.com/

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 13:00 - 13:45  

Gora itzuli ^

IoT eta Adimen artifiziala, eraldaketa digitala industriaren energia-esparruan 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ibon Beñat Salbidegoita García

EnpresaBigDa Solutions

Energia-kontsumoko (ura, gasa eta argindarra) datuak biltzen, kudeatzen eta analizatzen espezializatutako enpresa.  Esperientzia zabala du enpresetako energia-kontsumoen analisira aplikatutako eredu prediktiboak garatzen, eta, horri esker, erabiltzaileei beren eredu prediktibo propioak sortzeko aukera ematen dien plataforma bat garatu ahal izan du; bezeroek, plataforma horren bidez, ekoizpen-linea bakoitzeko anomalia eta gainkontsumoak aztertu ahal izango dituzte.

Hitzaldiaren deskribapena

Industriaren sektoreak, gaur egun, berritzeko eta digitalizatzeko beharra du, eraginkortasun energetikoa hobetu, eta ekoizpen-kostuak murrizteko. Energia-kontsumoen kontrola eta kudeaketa da horren alderdi garrantzitsuenetako bat. LoRaWAN teknologiaren bidezko digitalizazioari esker, enpresek modu arin eta malguan eta mantentze- eta instalazio-kostu baxuekin jaso ditzakete datuak; horrez gainera, aukera berriak irekiko zaizkie datuak kudeatu eta analizatzeari dagokionez. Eraldatze digitala lagungarria da energia-kontsumoak monitorizatu, kontrolatu eta aurresateko, eta egoerei aurrea hartzeko aukera emango digu, energia-kontsumoak analizatzeko prozesua hobeto egin ahal izateko.

Zer publikori dago zuzendua?

Prozesuen digitalizazioaren bidez energia-eraginkortasuna hobetu eta ekoizpen-kostuak murriztu nahi dituzten industria-enpresetako gerenteak, teknikariak eta berrikuntzako arduradunak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Meteo for Energy eta Bigda Solutions enpresen sortzailea. Fisikan lizentziatua, Geofisikako eta Meteorologiako masterra. Energiaren sektorearekin erlazionatutako proiektuak garatu ditu azken 10 urteetan, energia-ekoizpena eta -kontsumoak optimizatzeko teknologia berriak aplikatuta. Testuinguru horretan, funtsezkoa izan da adimen artifizialeko sistemen (deep leranich, machine learning), datu-analitikaren eta digitalizazio-sistemen inguruan lortutako ezagutza eta esperientzia.

Web

https://www.bigdasolutions.com/es/

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 16:30 - 17:15 

Gora itzuli ^

Erabiltzaileentzako mehatxuak, pong-etik hasi eta flubox-eraino  

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Roberto Casado

EnpresaEuskalHack

Hitzaldiaren deskribapena

“Esaten da bere historia ezagutzen ez duena kondenatua dagoela hura errepikatzera”.

Hitzaldi honetan, erabiltzaileek etxeko lehen ordenagailuetatik gaur arte jasan dituzten mehatxu informatikoen bilakaera azalduko da, prestatuago egon gaitezen gaur egungo egoera ulertzeko eta sarean dauden gaizkile ugarietatik babesteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Hastapen-hitzaldia da, bizitza digitalean seguruago egon nahi duen edozein erabiltzaileri zuzendua.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EuskalHack-eko eta «EuskalHack Team»eko kidea da, eta denbora librea GNU/Linuxi eskaintzen dio; noizean behin, zibersegurtasunaren inguruko hitzaldiak ematen ditu.

Web:

www.euskalhack.org

@euskalhack

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 17:30 - 18:15 

Gora itzuli ^

Bideo-jokoaren bidaia. Ideiatik jokalarira 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Aleix Risco Mas

EnpresaEvil Zeppelin

Hitzaldiaren deskribapena

Edozein pantailatan, edonondik. Bideo-jokoetan jolastea sekula baino errazagoa da. Baina bideo-jokoak garatzea lan nekeza da, baliabide asko eta diziplina anitzeko ekipo bat eskatzen baititu. Aurkezpen honetan, bideo-joko bat sortzeko prozesua nolakoa den ikusiko duzu, ideia bat komertzializatzen denetik, gauzatu eta merkaturatzen den arte.

Zer publikori dago zuzendua?

Bideo-jokoak garatzeko interesa duten pertsonak, esperientziarik gabeak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Aleix Risco bideo-jokoen diseinatzailea da, Free-to-Play negozio-ereduko bideo-jokoetan espezializatua. Evil Zeppelin indie estudioaren sortzaileetako bat da; gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoetan espezializatutako estudio bat da, eta Gasteizen dago. Horrez gainera, podcasterra da Mobile Paladinsen (https://mobilepaladins.com/); mugikorretarako bideo-jokoen garapenaren eta albisteen inguruko podcast bat da Mobile Paladins, astean behin ateratzen dena.

Webhttps://www.evilzeppelin.com/

Ordutegia: Larunbata, maiatzak 15, 19:00 - 19:45  

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch