Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

• Online gauzatutako topaketa teknologikoaren zortzigarren edizioa gaur amaitu da 15:00etan, jardueraz beteriko hiru jardunaldiren ostean. Antolatutako 52 jarduerak aurreikusi bezala burutu dira, eta hitzordua baliagarria izan da teknologia-zaleek elkarrekin ondo pasatu eta ikasteko.

• Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bilkurarekin bat egin duten 340 lagunei, Encounter topaketei leial jarraitzen baitute nahiz eta online formatuan izan.

• Adimen artifiziala, ziurtagiri digitalak, zibersegurtasuna edo bideo-jokoak bezalako gai anitzak jorratu dituzte hainbat adituk 16 hitzaldi eta tailerretan, Internet bidez eta publiko orokorrarentzat zabalik. Prestakuntza-saioak eskuragai daude Euskal Encounterren Youtubeko kalanean.

• Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

 

  • Araba Encounterren eskainitako hainbat hitzalditan hiritarrak babesteari buruz mintzatu dira, iruzurrean oinarritutako delitugintza-industriaren aurrean.
  • EuskalHack elkarteko Roberto Casadok teknologia berrien bitartez gauzatzen diren engainu-saiakera ugarien aurrean erne egotearen garrantziaz ohartarazi du.
  • Aiara Valley enpresako Venan Llona internet bidezko identifikazio sistemen hazkundeaz mintzatu da, eta jakinarazi du administrazio publikoek tramiteetan gero eta gehiago eskatzen dituztela ziurtagiri elektronikoak.
  • Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

  • Encounter festa teknologikoen zaleek ez diete topaketa birtualei hutsik egin: hitzordu presentzialak iritsi artean, bete egin dituzte Araba Encounterreko 340 plazak.
  • Abian da bilkura: hitzaldi eta prestakuntza-tailerrak, jokoak, nahiz sormen digital, software libre, hardware eta bideo-joko lehiaketak izango dira datozen egunotan
  • Party teknologiko birtualak COVIDak eragindako isolamenduari aurre egiteko tresna baliagarriak direla azpimarratu dute Araba Encounterren inaugurazioan hitza hartu duten agintariek

  

  • Bihartik igandera bitartean online egingo den topaketa teknologiko honen zortzigarren edizioak lanparty-an parte hartzeko eskubidea ematen duten 340 plaza birtual izango ditu. Gainera, prestakuntza-hitzaldi guztiak doan ikusi ahal izango dituzte interesdun guztiek
  • Araba Encounterren egitarauaren barruan, 52 jarduera daude: prestakuntza-hitzaldiak eta arte digital, software libre, hardware zein bideo-joko arloetako lehiaketak, besteak beste
  • Antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan jarritako kontrolgunetik koordinatuko ditu jarduera guztiak
  • Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez

  • Ekimen teknologiko honen zortzigarren edizioa datorren maiatzaren 14 eta 16 bitartean egingo da. Data aldaketa egin dute, aurreko bilkurak abenduan egin baitira.
  • Segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, topaketak online formatuari eutsiko dio: 340 plaza ditu eta jarduera guztiak birtualki egingo dira. Parte-hartzaileak euren etxeetan egongo dira, eta antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan ezarritako kontrolgunetik koordinatuko ditu jarduera guztiak.
  • Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch