Tracker klasikoak erabiliz kantu bat sortzea da lehiaketa honen helburua. Azken emaitza ez da .wav edo .mp3 fitxategi bat, non sortzen den uhina gordetzen den, baizik eta interprete egokiarekin joz gero kantu hori denbora errealean kalkulatzen duen artxibo bat.
Formatos permitidos: XM, IT, S3M o XRNS (Renoise).
Tamaina maximoa: 2 MB.
XRNS formatua duten abestien kasuan, sampleak eta Renoise-ren barne-efektuak erabiltzea bakarrik onartuko da. Inoiz ez VSTis-ak edo kanpoko pluginak. Renoise-ren azken bertsioa erabiliko da erreproduzitzeko.
Beste formatuetan dauden abestiak XMPlay-ren azken bertsioarekin erreproduzituko dira.
Ekoizpen-lan asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hiru minutuak bakarrik erakustea, berez luzeagoak izan arren.
Talde edo egile bakoitzeko ekoizpen-lan bakarra onartuko da.
Ekoizpen-adibide bat: http://ibonmoraza.com/index.php?seccion=ver_video&video=misunderstood_keys
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.