Araba Encounterrek datak aldatu eta online formatuaren alde apustu egin du, 340 plaza birtual eskainiz

  • Ekimen teknologiko honen zortzigarren edizioa datorren maiatzaren 14 eta 16 bitartean egingo da. Data aldaketa egin dute, aurreko bilkurak abenduan egin baitira.
  • Segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, topaketak online formatuari eutsiko dio: 340 plaza ditu eta jarduera guztiak birtualki egingo dira. Parte-hartzaileak euren etxeetan egongo dira, eta antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan ezarritako kontrolgunetik koordinatuko ditu jarduera guztiak.
  • Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.
  •  

    Araba Encounterren zortzigarren edizioa maiatzaren 14tik 16ra bitartean online egingo da, parte-hartzaile guztien segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Topaketaren berritasun nagusia data aldaketa da, aurreko edizio guztiak abenduan egin baitira. Hitzordu teknologikoaren antolatzaileek Araba Encounterren data berria maiatzean ezartzea erabaki dute, baita aurrerantzean ekitaldi presentzialak egiteko aukera dagoenean ere.

    Iaz bezala, Araba Encounterreko parte-hartzaile guztiek euren etxeetatik hartuko dute parte, eta antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan izango du kontrolgunea. Festa teknologikoa doakoa izango da, eta 340 plaza eskaniko dira programa osatzen duten jolas- eta prestakuntza-jarduera guztietan parte hartu ahal izateko.

    Hainbeste hilabetez COVID-19 pandemiari aurre egiteko murrizketak jasan ondoren, teknologia berrien zaleen topagune izango da Araba Encounter beste behin ere. Encounter familiak azken hilabeteetan egindako beste bost topaketa-teknologikoak bezala, hau ere online formatuan gauzatuko da. Horrek parte-hartzea erraztuko du, kokapen fisikoa edozein dela ere, zaleek Interneterako konexioa baino ez baitute beharko hitzorduarekin bat egiteko.

    Araba Encounterrek, gainera, betiko bokazioa mantenduko du; hau da, gozamena sustatzeaz gain, prestakuntza indartzeko ekintzak lantzea tailer eta hitzaldien bidez. Helburu horrekin, dozenaka jarduera antolatu dira; besteak beste, arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketak.

    Ekitaldia Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

    Jarduera irekiak

    Parte-hartzaileak etxetik sartu ahal izango dira partyaren hainbat eremutara, Discord bidez, eta bertan "areto birtualak" aurkituko dituzte. Era berean, antolakuntzak aurrez aurreko partida guztietan erabiltzen duen tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitu du lehiaketa guztietako parte-hartzea kudeatzeko. Azkenik, Encounter familiaren azken bilkuretan bezala, Euskal Encounterren Twitch-eko kanalaren bitartez igorritako saio batek egingo du topaketaren jarraipena,, jardueraren berri emanez eta elkarrizketa, erreportaje eta musika emanaldiak eskainiz.

    Era berean, partyaz kanpoko edozein pertsonari irekitako gune bat izango da, online emango diren doako prestakuntza-hitzaldiak ikusi ahal izateko.

     

    Antolatzailea

    Euskaltel Fundazioa
    Euskalamiga Elkartea

    Ahotsa:

    943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

    Faxa:

    943-533697

    IRC auzo ofizialak:

    IRC-Hispano
    #euskal
    QuakeNet
    #euskal

    Edozein galdererako:

    olatz@euskalencounter.org

    Prentsa arduraduna:

    Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
    943 22 45 30 / 688 92 90 88
    E-mail: press@euskalencounter.org

     

    twitter facebook flickr youtube instagram twitch