Aurten, 2 tailerreko miniserie bat sortu dugu, guztira 10 eduki-punturekin. Bertan, Maker elektronikaren mundu liluragarrian sartuko gara Arduinorekin. Inven proiektuaren sortzaile Víctor Pardok lagunduta, tailer hau dakarkizuegu: beste formatu bat du, eskuz egina (ezin hobeto esan; ulertuko duzue ikusitakoan xD). 10 puntu hauek ikusiko ditugu tailer-sorta honetan:
- Arduino, zer da eta zertarako erabiltzen da?
- Nolakoa da Arduino plaka bat eta zer konexio-mota ditu?
- Lehen programa, "kaixo, mundua” hardwareari esana
- Nola jarri pultsadore bat?
- Egoera-makina sinple bat sortzea
- Serieko ataka, datuak PCra bidaltzeko
- While eta For begiztak erabiltzea
- Aldagai-motak eta erabiltzeko moduak
- Sarrerako eta irteerako seinale analogikoak
- EasyProject: Serbomotor bat potentziometro batekin kontrolatzea
Zalantzarik gabe, tailer hau artelan bat da Arduinoren munduan sartu nahi duen edo hari buruzko ezagutzak freskatu nahi dituen ororentzat.
Ostirala, maiatzak 14, 20:00etan