Tailerra: Muntatu zure kontsola retroa SNES aginte batean

Nostalgiak gaina hartzen digu, zertarako ukatu, eta, gainera, izugarri gustatzen zaigu teknologia. Beraz, zergatik ez bi horiek tailer sinple eta entretenigarri batean uztartu?

Bada, horixe egin dugu. Zatoz Discorden #hardware-voz kanalera Larunbatean, 16:00tan, eta SNES aginte eder batean kontsola retro bat sortzen erakutsiko dizugu.

 

Polita, ezta? Anima zaitezte; lau talde egingo ditugu, eta zeuek muntatu ahal izango dituzue. Intranetean eman behar da izena parte hartzeko. Entzule gisa parte hartzeko ez dago apuntatu beharrik; bai, ordea, kontsola muntatzeko.

Gainera, nahi baduzue zeuen kontsola muntatu eta etxetik, erosketa-zerrenda ezin xumeagoa eta merkeagoa da.

  • Raspberry Pi Zero W edo WH
  • SNES agintea
  • micro SDa. 32GB-koa
  • HDMI egokigailu minia
  • USB korronte-egokigailu minia, 5 V, 2,5 A (edo mugikor-kargagailu on bat)
  • Karkasa aldatua, 3Dn inprimatua -https://www.thingiverse.com/thing:2509760

twitter facebook flickr youtube instagram twitch