VelociDrone AE08 SIM Race

Azkenean, hemen da eguna!

Asteburu honetan, azkenik, hemen da 2021ean gogoz itxaron diogun Euskadi osoko drone-txapelketa.

Ostirala, maiatzak 14

16:00 - 16:30 

  • Velocidrone AE SIM Race txapelketaren aurkezpena eta hasiera.
  • Zirkuitua aurkeztu eta pilotuen denborak baliozkotzeko lasterketa-arauak aurkeztuko dira.

18:00 - 19:00 

  • Nola gidatu eta konfiguratu zure FPV lasterketa-dronea simulagailuan.
  • Breafing digitala, orain arte ibili ez direnentzat, IDL ligan (Iberian Drone League) parte hartu zuten EDR pilotuen azalpenekin eta lasterketa-tipekin.

Larunbata, maiatzak 15

12:00 - 13:00

  • Denborarik onenen eta sailkatuen aurkezpena.
  • 12:00etan, denborak ixtea, denborarik onenak ikuskatzea eta komentarioak FPV pilotuekin.

14:00 - 17:00 

Ligaxka denborarik onenen artean: Liga formatuari hasiera emango diogu, aurretik iragarritako sailkatuekin, eta lasterketa bideoan emango dugu zenbait kanaletan (jakinaraziko dugu zein).

17:30 - 18:00 

Dronen finala: Final lehiatua espero dugu lau finalisten artean. Zuzeneko komentarioak izango dira, eta pilotuak elkarrizketatuko ditugu.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch